Irimo lantegia botatzeko lanek martxan jarraitzen dute, oraingoan barrutik
Irimo lantegia eraitsi ostean Telleria enpresak pabilioi berriak egingo ditu bertan
Urretxuko enpresarik garrantzitsuenetakoa izandakoaren eraisketa lanak uztailaren 16ean hasi zituzten. Azken urteetan eraikina utzita eta egoera txarrean zegoen. Oraindik ere martxan jarraitzen dute hau behera botatzeko lanek, eta oraingo honetan barrukaldea botatzen ari dira.
Telleria enpresak hartu du orubea eta Zumarragako Argixao industrialdetik bertara joango da. Pabilioi berriak egingo ditu bertan.
Gotzon Aranburuk gaur hartutako irudiekin osatutako bideoa: