"Iparra galdu gabe!" orientazio jolasa igandean Anduetza Parketxean

Anduetza parketxeak “Iparra galdu gabe!” familian egiteko jarduera antolatu du igandean

Orientazio jolasa Anduetza parketxean // Gipuzkoa Natura
Anduetza parketxearen inguruan dagoen orientazio zirkuitu iraunkorrean “Iparra galdu gabe!” jarduera antolatu dute. Hiru orientazio zirkutitu daude guztira, luzera eta zailtasun ezberdinekin. Orientazioaren hastapenak jasotzeko ibilbide horietan zehar murgiltzeko aukera izango dute familiek, orientazio-mapa eskuan hartuta.
Jarduera Anduetza parketxean bertan hasiko da 10:30etan, eta taldeak 10 minutuko aldearekin aterako dira. Segurtasun neurriak bermatzeko asmoz, talde txikiak izango dira eta musukoa norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.
Sarrera 3€ izango da, eta aldez aurretik izena emateko 943 80 21 87 edo 688 623 609 telefonora deitu edota anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idaztea ezinbestekoa izango da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa