Oskar Martinek agur esan dio futbol profesionalari

Atzo eman zuen Zumarragan jaiotako aurrelariak futbol profesionala uzteko erabakiaren berri

Oskar Martinek bere sare sozialetan partekatutako argazkia

Rifle ezizenez ere ezaguna den Oskar Martin aurrelariak atzo eman zuen sare sozialetan futbol profesionala uzteko erabakiaren berri. Zumarragarra bigarren B mailako hainbat taldetatik igaro da, esaterako Osasuna B, Guijuelo, Alicante, Ontinyent, Tudelano eta Portugaletetik. Guztira 201 partida jokatu ditu, eta 40 gol sartu.

Urolan hasi eta Sestao Riverren amaitu du bere ibilbidea, tartean eskualdekoa den Beasain KE taldetik ere igaro ostean. Bere sare sozialetan partekatu duen eskutitzean esker ona adierazi nahi izan dio bai futbolari eta baita ibilbide hau berarekin batera bizi izan duten guztiei.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa