Aritz Elustondo beasaindarrak positibo eman du COVID-19 atzemateko probetan
Real Sociedad taldeko jokalariak atzo jakinarazi zuen positibo eman zuela COVID-19a atzemateko PCR proban, baina dagoeneko koarentena egiten ari da eta ondo dago
Atzo hasi zituzten denboraldi-aurreko entrenamenduak Real Sociedadeko jokalariek. COVID-19 atzemateko egindako PCR probetan bi jokalarik positibo eman zutela jakinarazi zuten, eta horien artean dago Aritz Elustondo beasaindarra.
Sare sozialetan eman zuen jokalariak bere egoeraren berri komunikatu baten bidez. Honen bitartez jakinarazi nahi izan du hamar egun daramatzala etxean koarentenan eta oraindik ere beste zenbait egun pasa beharko dituela bertan.
Momentu oro sintomarik gabe egon dela eta bera ondo dagoela adierazi du. Bere taldekideekin lan egiteko eta denboraldi honek jarriko dizkien errokan guztiak gainditzeko irrikaz dagoela esanez itxi du komunikatua.