Gaur sartu da indarrean osasun larrialdi egoera Euskadin
Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarri du gaurtik aurrera COVID-19aren krisiari aurre egiteko neurriak hartzeko asmoz
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur argitaratu du Euskadin osasun larrialdiko egoera ezartzen duen araudia, baina hartuko diren neurri zehatzak asteartean erabakiko dituzte, Labi – Larrialdiei Aurre egiteko Bidea – batzordeak egingo duen bileraren ostean. Iñigu Urkullu lehendakaria izango da batzordeko burua eta planaren koordinazioa eta zuzendaritza bere esku hartuko ditu.
Larunbatean aurreratu zituzten Nekane Murga jarduneko Osasun sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen Sailburuak asteartetik aurrera aplikatuko diren neurri murriztaile berri batzuk, edukieren murrizketak eta ostalaritzako ordutegi berriak besteak beste. Hala ere, baztertu egin zuten bigarren konfinamendu orokor bat ezartzeko aukera.