Berritasun ugari gaur Ordiziako Azokan
Betiko produktuez gain berritasun ugari aurkitzeko aukera izan dute gaur azokara gerturatu direnek
Produktu franko egon dira eskuragai gaur Ordiziako Azokan. Eguraldia lagun, berritasun ugari aurkitu dituzte gaur azokara gerturatu direnek baserritarren postuetan. Batzuk aipatzearren, potimarron kalabaza 3,50€kg Edurne eta Iñaki Telleriaren postuetan, eta Edurnek ere tronpeta kalabaza ekarri du 2€/kg.
Aramako Arantxak babarrun pintoa eskuragarri izan du gaur, kiloa 10€-ren truke. Mirenek berritasun modura piku beltza eraman du, 3€/kg.
Joxe Antonio Aizpuruk Urkizu sagarra izan du gaur bere postuan salgai, Errezilgoa; kiloa 2€-ren truke. Azaldu duenaren arabera gazia da besterik gabe jateko, baina sagar erreak edota menbrilloa egiteko oso onak dira. Kontatu duenez, gaur zortzi txingorra egin zuen Errezilen, eta frutan kalte handiak eragin dizkio.
Odioko Beñatek gazta urdin ederra aurkeztu du gaur, 5,6kg-koa. Oso harrera ona izan du, eta kiloa 20 euroren truke egon da.
Behin berritasunak aipatuta, baina 4-6€ artean aurkitzen zen gaurko azokan. Mikologiari begira, hemengo gibelurdinaren kiloa 28€-an egon da. Bertako onttoetan 3kg, eta kanpokoak guztiak batuta 100 kilo gutxi gora-behera, 15-30€-an kiloa. Zizahoriak 40kg zeuden, 15-18€. Gorringoak 5kg guztira, 29€; eta gamuzak 3kg 12€kg.