Bi positibo berri atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin: bat Ordizian eta bat Legazpin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, bi kasu berri atzeman dituzte Goierrin: bat Ordizian eta beste bat Legazpin
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste bi positibo kasu atzeman ditu: Ordizian bat eta Legazpin beste bat. Osasun krisia hasi zenetik, 484 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Gipuzkoan 81 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 86 izan dira, eta Bizkaian 316. Euskal Autonomia Erkidego mailan 19 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 30 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 168 dira ingresatuta daudenak.
Atzo COVID-19ari aurre egiteko neurri berriak hartu zituen LABI larrialdi batzordeak, osasun larrialdi egoera ezarri eta biharamunean. Neurri hauek jende pilaketak sor daitezkeen guneei eragingo diete batik bat, osasun krisiaren eraginak gutxitzeko asmoz.
Eguneraketa: 08/18 –—— 08/19
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 71
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 27
LEGAZPI ………….. 35……………….+1
LEGORRETA ……… 13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 149……………….+1
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 27
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………… 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 91
GOIERRI …………482……………..484(+2)