Bisita mitologikoa gaur Igartzan
Gaur 19:00etan Igartzan egingo den bisita mitologikoaz gozatzeko aukera egongo da
Aitzinean mundua nolakoa zen azaltzeko mitologia eta kondairak erabili ohi ziren. Kondaira horietako asko bidean galdu diren arren, gaur egun badira oraindik jasota gelditu diren hainbat istorio, eta hauek garai bateko herritarren pentsamendua eta kezkak ezagutzeko aukera ematen dute.
Gaur eskainiko duten bisita gidatuan, Beasain eta Igartzari lotutako hainbat kondaira kontatuko dituzte. Bisita 19:00etan izango da Igartza Jauregian. Sarrera 4€ izango da, eta aldez aurretik izena emateko igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzi edota 943087798 telefono zenbakira deitu beharko da. Gaur gerturatu ezin dutenei gogorarazi bihar bisita berdina eskainiko dut dutela gaztelaniaz.