C1 eta B2 mailako azterketak prestatzeko ikastaroak
Beasaingo Udal Euskaltegiak HABEko 2. deialdiko azterketa prestatzeko aukera eskainiko du
HABEko (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) 2. deialdiko azterketa prestatu nahi dutenentzat, irailaren 7tik 30era B2 eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu Beasaingo Udal Euskaltegiak.
Aurrez aurreko eskolak izango dira, beti ere talde txikietan elkartuz eta osasun neurriak betez. Hala ere, ikastaroak online ere eskainiko dira.
Izena emateko epea irailaren 1etik 3ra egongo da zabalik, eta horretarako bide hauek erabili ahalko dira:
- web gunea: www.beasain.eus/euskaltegia
- Telefonoa: 943 028100
- Whatsapp-a: 688 740 385
- posta elektronikoa: euskaltegia@beasain.eus