Maddi Sola eta Patxi Garmendiak entrenatuko dute neska taldea hurrengo denboraldian
Datorren astean, irailaren 2an, hasiko ditu entrenamenduak Ordizia Rugbyko nesken taldeak. Arratsaldeko 18:30etan izango da lehenengo entrenamendua, eta denboraldian zehar astelehenetan (20:00 – 21:00 Altamiran), asteazkenetan (18:30 – 20:00 Anexon) eta ostiraletan (19:00 – 20:00 Anexon) izango dira.
Pasa den denboraldian jokalari bezala aritu zen Maddi Sola zegamarra, entrenatzaile modura estreinatuko da aurten. Patxi Garmendia arituko da berarekin batera Ordizia Rugbyko nesken taldea entrenatzen; bere bigarren urtea izango da aurtengoa nesken entrenatzaile modura.