Goiztiri AEK-k zabalik du matrikulazio epea irailaren 25a arte
Goiztiri AEK euskaltegiak euskara ikasteko matrikula epea zabalik du, irailaren 25a arte. Interesa dutenek, aurten ere eskaintza zabala izango dute: hala nola, euskalduntze maila guztiak, aurrez aurrekoak, on-line, autoikaskuntza, eta harrera ikastaroak, besteak beste.
Gainera, urtero bezala, euskara ikasteko edota hobetzeko matrikulatzen diren pertsonek bekak eta diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dutela jakinarazi dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Beasaingo AEKra deitu daiteke 943 889 340 edo beasain@aek.eus epostara idatzi. Bulego ordutegia: 10:30-13:00 eta 17:00-19:30. Ordiziako egoitzako telefono zenbakia 943 889 174 da eta eposta, ordizia@aek. eus. Bulegoko ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-19:00.












