Hezkuntzako sindikatuek greba deialdia egin dute hilaren 15erako, aurrez aurreko hezkuntzan "itzulera segurua eta adostua" aldarrikatzeko. Gaur taldeko argazkiak atera dituzte hainbat ikastetxetan.
Profesional mailako debuta Ataunen bertan egingo du Iraitz Zubizarretak, hilaren 26an. Sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte salgai.
Urretxu-Zumarragan 15 kasu berri agertu dira Osasun Sailaren arabera. Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Legorretan ere badira positibo berriak
Herriko taldeetako ordezkariek eta eragileek egindako batzarrean hartu dute erabakia. Horren ordez, bestelako kultur ekitaldiak antolatzeko asmoa iragarri dute.
Ataungo San Gregorio auzoko festetan,gaurkoak behar zukeen egun alaienetakoa:kuadrillen juntadizoa. Leire PerlinesApalategi (Ataun, 2002) festa batzordekokideak azaldu du auzotarren aldartea.
Astelehenean hasiko dute ikasturtea HaurHezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH 1 eta2ko ikasleek. Goierriko ikastetxeetan ere gogorlan egiten ari dira ikasleei ateak irekitzeko etakoronabirusari sarrera galarazteko.
Azokan egingo da artzain gaztaren Gipuzkoako lehiaketa, 36. edizioa. Ohiko ekitaldiak bertan behera geratu dira. Gazta saltzeko zortzi postu jarriko dituzte udaletxe ondoan
Ekitaldi instituzionala izango da. Iñigo Urkullu lehendakaria egongo da bertan. Zumalakarregi Museoa bisitatuko dute hirugarren edizioa izango den horretan
Aurreikuspenak ezkorrak izanagatik konforme amaitu dute. Abuztua hobea izan da eta datuak txukundu dituzte. Euskal Herriko turismoa izan da nagusiki
Txangoan parte hartzeko izena gaur eman behar da, 19:30etatik 20:00etara elkartearen egoitzan edo 943 16 22 78 eta 616 310 535 telefonoen bidez.
Datorren astean itxiko da zergak borondatez ordaintzeko epea. Garaiz egiten ez duenari tramite bidez kenduko zaie
Udako barazkiak zuzenean ekoizleei erosteko azken aukeretako bat izango da. Zozketak ere izango dira.
Hilabeteetako etenaldiaren ondoren, Zumarragako Zelai Arizti aretoan 'Felicidad' antzezlana ikusi ahal izango da. Urtarrilera arte luzatuko den Arte Eszenikoak programazioa irekiko du
Eremu horietan bete beharreko arauak gogorarazi asmoz jarri ditu informazio panelak Ordiziako Udalak, elkarbizitzarako arauak betetzea garrantzitsua dela argudiatuta
Abuztuko oporren ondoren martxan da TAO ordainketa sistema Beasainen. Orain arteko aplikazioa aldatu eta berria jarri du udalak.