Mirandaolan Olentzero ikusteko izena ematea zabalik dago
Olentzeroaren bisita ekitaldiak, egungo egoerara egokituz, segurtasun berme guztiekin egingo dituzte.
Olentzero Legazpiko Mirandaola burdinolan ikusteko aukera izango da aurten ere. COVID-19ak eragin duen egoera berrira egokitu dute ekitaldia, famili guztientzat leku segurua eta magikoa izaten jarraitzeko. Olentzeroaren bisitarekin batera, Euskal Burdin Museora bisita eta Mirandaolako Burdinolan ipuin kontaketa saioa antolatu dituzte.
Aurten gainera, bi Olentzero izango dira. Bata, azaroak 14, 15, 28 eta 29ean eta abenduak 5, 6, 19 eta 20an. Beste Olentzeroa, azaroak 7, 8, 21 eta 22an eta abenduak 3, 7, 8, 12, 13, 21, 22 eta 23an.
Txandei dagokienez, ondorengoak dira: 10:00etan, 10:45ean, 11:30ean, 12:45ean, 13:00etan, 14:45ean, 15:30ean, 16:15ean, 17:00etan, 17:45ean eta 18:30ean.
Izena aurrez eman behar da, eta dagoeneko jarri dute horretarako bidea. Telefonoz, 943 73 04 28 zenbakira deituta edo posta elektronikoz, mirandaola@lenbur.com helbidera mezua bidalita egin daitezke erreserbak.