Lazkaon Euskaraldia antolatzeko batzarra egingo dute bihar
LAZKAO // Azaroaren 20tik abenduaren 4ra garatuko da Euskaraldiaren bigarren ekitaldia, eta Lazkaon bihar egingo dute prestaketa bilera, 19:00etan, kultur etxeko erakusketa aretoan. Tolosako Galtzaundi elkarteko sustatzaile Imanol Artola Felix gonbidatu dute, ekimenaren berri eman eta Ahobizi edo Belarriprest figurei buruz mintzatzeko.













