Ataunen euskara ikasteko eskaintza zabaldu dute
ATAUN // Ataungo Udalak aurten ere helduentzako euskara-ikastaroak antolatu ditu, eta diruz lagunduko ditu. Izena emateko epea irailaren 18ra arte da. Uema-ren ekinbidearekin bat eginda, Goiztiri AEK eta Maizpide euskaltegiek emango dituzte eskolak, Ataunen bertan. Titulu ofizial guztietako mailak eskaini dituzte. Izena udaletxean eman behar da (943 18 00 11, 616 75 87 58 edo udala@ataun.eus).












