Olaberrian 'memoria bulegoa' irekita egongo da gaur-bihar
OLABERRIA // Olaberriko oroimen historikoaren azterketa egiten jarraitzen du Aranzadi zientzia elkarteak. Memoriaren bulegoa zabalduko dute gaur eta bihar, bi egunez herritarrek testigantzak eta datuak eman ahal izan ditzaten. Udaletxean, 09:00-13:00 eta 15:00-18:00 tarteetan egongo dira Aranzadikoak. 1936 eta 1945 bitartean errepresaliak jasan zituzten senideen edo pertsonen informazioa eskatu edo eman ahal izango da.