Aritz Egea, Errolanen Arrailan hegan
Irudiak Aritz Egeak Monte Perdido Xtreme proban marka berria jarri zuenekoak dira, nahiz eta orain zabaldu dituzten. Biel Rafols kameralariak 2 minutuz jarraitzen du lasterkari urretxuarra.
Mendi lasterketek irudi ikusgarriak utzi ohi dituzte. Baina Aritz Egea bezalako korrikalari bat, eta Biel Rafols bezalako kameralari abil bat elkartzen direnean, emaitza izugarria da. Hala erakutsi dute Errolanen Arrailan, Aragoiko Pirinioetan hartutako irudi hauekin.
The one an only @biel_rafols ! Super camera runner! https://t.co/0YzQrUPrXX
— Aritz (@egea_aritz) September 13, 2020
Bideoa orain zabaldu badute ere, irudiak abuztuan hartutakoak dira, Aritz Egeak Monte Perdido Extrem proban marka berri bat jarri zuenekoa. Urretxuarrak 5 ordu eta 51 minutuan osatu zuen 46 kilometro eta 7.640 metroko desnibela duen ibilbidea.