Asteburuan 24 kasu berri agertu dira eta 700eko muga gainditu da Goierrin
Osasun Sailak emandako datuen arabera, asteburuan 24 positibo kasu berri agertu dira Goierrin. Beasainen, Urretxun, Itsasondon, Lazkaon, Araman, Legorretan, Zaldibian eta Zumarragan agertu dira.
Asteburuan 24 positibo berri atzeman dituzte koronabirusaren probetan, Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez. Kasurik gehienak Beasainen (8), Urretxun (6) eta Itsasondon (4) agertu dira; Lazkaon (2), Araman (1), Legorretan (1), Zaldibian (1) eta Zumarragan (1) ere badaude kasu berriak. Martxoan osasun krisialdia hasi zenetik, 706 dira orain arte positibo emandakoak.
EAE mailan 290 kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, 5.990 PCR proba egin eta gero -aurreko egunetan baino gutxiago-. Bizkaiak du positibo berrien kopururik handiena (134), Gipuzkoan 117 izan dira, eta Araban 31. Hiru lurraldeen artean 269 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 63 ZIUn.
Eguneraketa: 09/11 09/14
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 3 ……………………….. +1
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 111 ………….…………… +8
EZKIO-ITSASO …… 2
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 8 ……………………….. +4
LAZKAO …………… 37 ……………………….. +2
LEGAZPI ………….. 52
LEGORRETA ……. 25 ………………………… +1
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 194
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 53 ………………………… +6
ZALDIBIA …………. 8 …………………………. +1
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 124 ……………………….. +1
GOIERRI ……….. 682 ……….……..……….. 706 (+24)
*Osasun Sailak emandako datuak.