Etxeberriak Espainiako Gobernuarentzat aholkulari lanak egingo ditu
Paco Etxeberria beasaindarra Espainiako Gobernuaren aholkularia izango da aurrerantzean, Memoria Historikoaren auzian
Paco Etxeberria antropologo beasaindarrak Espainiako Gobernuarentzat aholkulari lanak egingo ditu, Memoria Historikoaren auzian, zehazki. Radio Euskadik hala eman du aditzera.
Sanchezen gobernuak 1936ko Gerrako hobi komunen bilaketa eta gorpuen azterketa hauspotu nahi ditu. Bereziki, Andaluzia eta Murtzia aldean, Alderdi Popularrak agintzen duenetik bilaketa lanak eten egin baitira. Etxeberriak hamaika indusketetan parte hartu duenez, beregana jo dute laguntza eske. Goierrin eta Euskal Herrian ez dirudi bilaketa lanik egingo denik, bihar onartuko duten Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua atzera gelditutako erkidegoetara bideratuta baitago.