Euskara eta kultura batzordearen diru laguntza deialdia
Diru laguntzak eskatzeko epea Irailaren 21ra bitartean egongo da zabalik
IDIAZABAL // Euskara eta Kultura batzordeak diru laguntza deialdia ireki du. Euskara modu esklusiboan erabiltzen duten hedabideei, euskara ikasi nahi duten herritarrei eta kultur ekimenei bideratuta dago. Diru laguntzak eskatzeko epea Irailaren 21ra bitartean egongo da zabalik. Eskaerak online egin daitezke www.idiazabal.eus webgunean edo 8:30etik 14:30etara udaletxean.