Goierri pilota eskolak ikasturte berriari hasiera emango dio
Ostiral honetan hasiko dira Urretxuko Ederrena frontoian
URRETXU // Goierri pilota eskolak gaur bertan emango dio hasiera denboraldi berriari, Gipuzkoako kadete mailako eskuz binakako txapelketarekin. Goierri pilota eskolako eta Oiartzungo Oiarpe pilota eskolako pilotariek elkarren aurka jokatuko dute, 19:30ean. Herriko bikotea Armaolea eta Plazaolak osatzen dute. Goierrin izena emateko, goierripilota.blogspot.com-era jo behar da. Denboraldi berriko entrenamenduak urrian hasiko dira.