Maider Zabalegiren kontzerturako gonbidapenak eskuragarri daude

Hilaren 25ean izango da kontzertua, 22:00etan, Igartzako jauregian. 36 lagunentzako edukiera egongo da.

Donostiakultura.eus

Maider Zabalegiren kontzerturako gonbidapenak eskatzeko epea zabalikl dago. Horretarako, txantiloi hau bete behar da. Kontzertua datorren ostiralean izango da, hilaren 25ean, 22:00etan, Igartzako jauregian. 36 laguneko edukiera izango da, eta sarrerak izenematearen ordenean banatuko dira.

Beasaingo Udalak kultur jarduerak sustatzen jarraitzen du egoera aldrebesa izan arren. Hala, Igartza Musika Programaren baitan antolatutako kontzertua da.

Zabalegik ibilbide luzea du musika munduan: hamalau urterekin hasi zen, eta 1990. hamarkadan arrakasta handia lortu zuen Alaitz eta Maider bikotearekin. Urte batzuetako geldialdiaren ondoren, 2017an bakarkako ibilbideari heldu zion. Bi disko kaleratu ditu, azkena, 2019an: Bidean. Igartzako kontzertuan diska hori jorratuko du.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa