Gorka Izagirrek 22. amaituko du Frantziako Tourra
Ormaiztegiko txirrindularia hirugarren euskal herritarrik onena izango da. Ion anaiak ez du bere bosgarren tourra amaitu
Bihar amaituko da Frantziako Tourra, baina gaurkoa izan da lehiarako azken eguna. Hortaz, Gorka Izagirrek 22. amaituko du aurtengo lehen itzuli handia, Pogacar liderrarengatik 01:36:12ra. Egiari zor, sailkapen nagusia ez zen bere helburua, morrontza lanak egitera joan baita. Aho zapore txarrarekin amaituko dute Tourra Astana taldekoek, Miguel Angel Lopez liderrak erlojupeko kaxkarra egin baitu eta ezin izan dio podiumari eutsi.
Hirugarren euskal herritarrik onena izango da. Bederatzi abiatu ziren, eta seik amaituko dute. Ion Izagirre izango da Parisera helduko ez denetako bat. Hamaikagarren etapan erori egin zen. Ondo bidean, Espainiako Itzulian lehiatuko da Izagirretarren artean gazteena.