Isasak bigarren egin du Mikel Deunaren sarian
Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko Unai Iribarrek hirugarren egin du eta Lehendakari Trofeoa bereganatu du
Xabier Isasa Goierri Kirol Elkarteko txirrindularia bigarren izan da Mikel Deunaren Sarian, Oñatin. Gomur taldeko Pelayo Sanchez espainiarra izan da azkarrena. 20 bat kilometroren faltan ihes egin du eta bakarrik helmugaratu da. 33 segundo atzetik, Isasa burua zela, heldu da talde nagusia. Hirugarren Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko Unai Iribar ibartarrak egin du.
Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeak Imanol Alvarezekin mendiko sailkapena bereganatu du eta taldekako sailkapena ere irabazi dute.
MIKEL DEUNAREN SARIA | #lehendakaritxapelketa | #Oñati
— Txirrindulariak (@Txirrindulariak) September 19, 2020
1 @pelayo_mayo (@EquipoGomur )
2 @xabier_isasa (@EskolaGoierri )
3 @unairibar99 (@GoierrikoTB )
4 Alvarez (GOM)
5 Berasategi (LAB)https://t.co/sSkYdoM4hL
Lehendakari Trofeoko azken proba izan da, eta sailkapen orokorra Iribarrentzat izan da. Txapelketak hiru proba izan ditu aurtengoan, eta hiruretan podiumean amaitu du, nahiz eta bat bera ere ez duen irabaztea lortu: Ereñon hirugarren izan zen, Urretxun bigarren eta gaurkoan hirugarren.