Barandiaranen txoko kuttunenak ezagutu dituzte gaurko bisitan
Barandiaranen jaiotetxea, Sara etxea, hilobia eta beste hainbat leku bisitatu dituzte
Jose Miguel Barandiaran ataundarraren bizipenak ezagutzeko aukera izan dute gaur museora urbildu direnek. Bisita izatez ataundarrek Barandiarani bere abizena hartzen duen eta omenaldi moduan egin zioten museoan bertan egin ohi den arren, gaurkoan eguraldia lagun eta pilaketak ekiditeko asmoz, paseo gisa egin dute.
Erreka ondotik joan dira bisitariak ibilalditxo eroso batean, eta bidean Barandiaranen txoko kuttunenak ezagutzeko aukera izan dute. Lehenengo geldialdia ataundarraren jaiotetxean egin dute; 14 urtez bizitzen egon zen etxean. Bertan bisitako gidaria izan den Urkok hainbat datu eman ditu Barandiarani buruz: 9 anai arrebetatik gazteena bera zela, eta 7 hizkuntza ikasi zituela besteak beste.
Gerra Zibil garaian alde egin beharra izan zuen, euskal kultura ikertzeagatik separatistatzat jotzen zutelako. Garai hartan lehenengo Biarritzera joan zen, eta azkenik Sara herrira. Itzuli zenean, Saran zuen etxearen mapak hartu eta erreplika bat egin zuen Ataunen. Etxeari Sara izena jarrio zion, eta hor bizi izan zen bere heriotzera arte. Bere bizitzan garrantzia handia izan zuen emakume bati buruz ere hitz egin du gidariak: bere iloba Pilar. Pilar izan zen Barandiaranen idazgai lanak, paperak eta agenda antolatzen zituena, horrela lan karga handia kenduz.
Hortik Ataungo hilerrira joan dira bisitariak, Barandiaranen hilobia bisitatzera. Gidariak azaldu duenez, Ataun den modukoa hein handi batean Barandiarani esker den arren, Barandiaran bera ere Atauni esker izan zen horrelakoa.