Felipe III.ak burdinola bisitatu zueneko grabatuaren egileari harrera egin diote
Emilio Truchuelo andoaindarrak 1955an egin zuen grabatua, eta gaur harrera egin diote Igartzan
Emilio Truchuelo margolari andoaindarrari harrera egin diote gaur Igartzako Monumentu Multzoan. 1615ean Felipe III.a erregeak Burdinolara egindako bisita irudikatu zuen 1955an Truchuelok, Laborde Hermanos enpresa andoaindarreko nagusiak eskatuta.
1955ean bertan eskatu zion enpresako nagusia den Manuel Labordek grabatua. Burdingintzarekin lotutako enpresa hau, makina erremintaren sektorean jardun zen urte luzez eta egun eraikina ondare izendatua dago. Historia eta burdingintzan zaletua izateaz gain, enpresako nagusia ere bazen Laborde. Hori dela eta, Felipe III.a erregeak Burdinola bisitatu zueneko momentua grabatu batean irudikatzeko eskatu. zion Emilio Truchuelori, aurrerago eguberriak zoriontzeko txartelean jarri ahal izateko.
Zorion-txartel izateko helburuz sortutako irudi haren egilea, 65 urte geroago Igartzako Monumentu Multzoa bisitatzera gonbidatu dute. Bertan izan da familiaz lagunduta, eta Beasaingo alkateak esker ona adierazteko asmoz harrera egin dio burdinolan.