Pakita Otaegiri bisita egin diote Segurako jubilatu egunean
99 urterekin, herriko zaharrena dute segurarrek Pakita
Seguran urtero irailaren 20an jubilatu eguna ospatzen duten arren, aurtengo osasun krisia dela eta Segurako Udalak eta Atseden Jubilatu Elkartekoek eguna bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Hala ere, norberak bere etxean ospatzeko bultzada gisa, irailaren 20an 65 urte beteta dituzten herritar guztiei gozagarri pixka bat eraman diete udaletik.
Horrez gain, Seguran herriko zaharrena den Pakita Otaegiri bisita egin diote gaur zinegotziek. “Umorez beteta eta argi” dagoela aipatu dute, eta “urte askoan berdin jarraitzea” espero dutela.