Azurmendik eta lehen mailako gainerako aizkolariek federazioaren utzikeria salatu dute
Aizkolariek eurek antolatutako txapelketa jokatuko dute urritik aurrera. Federazioak antolatutako txapelketetan ez dute parte hartuko
Iñaki Azurmendi eta lehen mailako gainerako aizkolariek planto egin dute federazioaren aurrean. Ez dute beraiek antolatutako txapelketetan parte hartuko, eta eurek antolatuko dute beste txapelketa bat: urriaren 25ean jokatuko dute kanporaketa, Zestoan, eta azaroaren azken asteburuan Iruñean jokatuko dute finala. Lehia federatiboaren molde bereko txapelketa izango da.
Aizkolariak deseroso daude Euskal Herriko Herri Kirol Federazioarekin, utzikeria sentitzen baitute. Elkarte bat sortzeko beharra aipatu dute, “guztion interesak defendatuko dituena eta etorkizunean txapelketak antolatzeko ekimena izango duena”.