Euskaraldian izena emateko epea zabalduko da bihar herritarrentzat
Beasainen, norbanakoek izena emateko mahaia jarriko dute bihar 18:00etan, Zubimuzu plazan; euria ari badu, plaza azpian.
Bihartik aurrera, 16 urtetik gorako edozein herritarrek Euskaraldian izena emateko aukera izango du. Honela, bihar, 18:00etan Zubimuzu plazan (euria ari badu plaza azpian) izena emateko mahaia jarriko dute Euskaraldiko batzordeak eta Aittu euskara taldeak. Segurtasun tarteak mantenduko dira eta musukoa eramateko eskatu dute antolatzaileek. Azaroaren 20an hasiko da bigarren Euskaraldia.