Euskaraldian izena emateko mahaia jarriko dute
Izena emateko postua Zubimusu plazan egongo da. Euria egiten badu, Plaza azpian jarriko dira. Hamasei urtetik gorako edonork eman dezake izena
Euskaraldian izena emateko postua jarriko dute bihar, 18:00etatik aurrera, Zubimusu plazan. Euria egingo balu, Plaza azpian jarriko lirateke. Asmoa Beasaingo kale nagusian ilara luzea osatzea da, herritarren artean jakin-mina pizteko. Hamasei urte baino gehiago dituen edonork eman dezake izena euskaraldian.