Hamahiru positibo kasu berri atzeman ditu Osasun sailak Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 13 kasu berri daude Goierrin
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste hamahiru positibo kasu atzeman ditu: Beasain (3), Lazkao (1), Legazpi (3), Ordizia (4), Urretxu (1) eta Zumarraga (1). Osasun krisia hasi zenetik, 795 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
EAE mailan 405 kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, 9.760 PCR proba egin eta gero -atzo baino gehiago-. Positibo horietatik 169 Gipuzkoan izan dira, 177 Bizkaian eta 51 Araban. Hiru lurraldeen artean 275 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 56 ZIUn.
Eguneraketa: 09/22 09/23
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 5
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 128…………………………+3
EZKIO-ITSASO …… 6
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 12
LAZKAO …………… 41…………………………+1
LEGAZPI ………….. 61…………………………+3
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 206…………………………+4
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 64…………………………+1
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 126…………………………+1
GOIERRI ……….. 782……….……..……….. 795 (+13)