Hezurbeltzak taldeak kontzertua egingo du urriaren 3an Zubipe kiroldegian
Zumalakarregi Museoko 'Migrazioak' proiektuaren ekintzetako bat da. Beharrezkoa izango da gonbidapena eskatzea plazak mugatuak direlako.
Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 3an Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian. Gorka Hermosak, Jon Maiak eta Pittik osatzen dute Hezurbeltzak eta migrazioa dute hizpide haien emanaldietan.
Zumalakarregi Museoko ‘Migrazioak’ proiektuaren barneko ekintza da, Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean eta Irizar S. Coop-ek babesarekin. Ekitaldiak plaza mugatuak izango ditu eta, hortaz, gonbidapena eskatu behar dute interesdunek Zumalakarregi Museora deitu edo idatzita. Doakoa izango da.