Lanak egingo ditu Gipuzkoako Ur Kontsorzioak Segurako hainbat kaletan
Madalenan, Beheko Errebalen, Akelarren, Bekosoroan, Gain-Argin, Hestekin eta Otxotegin egingo dituzte. Kontagailuak eta ur hornidura sareko puntu desberdinen arteko konexioak jarriko dituzte.
Segurako erdiguneko hainbat eremutan lanak egingo ditu Gipuzkoako Ur Kontsorzioak. Sei zonalde desberdinetan, alegia. Sektoreak eta eraztunak jartzeko lanak izango dira eta martxan dira dagoeneko.
Fugen kontrol aktiboa egiteko eta gaueko kontsumoa ezagutzeko jartzen diren kontagailuak dira sektoreak. Eraztunak, berriz, beharrezkoa denean ura leku desberdinetatik eramateko egiten diren konexioak dira. Madalenan, Beheko Errebalen, Akelarren, Bekosoroan, Gain Argin, Hestekin eta Otxotegi inguruan egingo dituzte. Guztira 132 egun iraungo ditu lanak.