Ormaiztegiko jaiak bertan behera uztea erabaki dute
Asteleheneko osoko bilkuran erabaki zuen udalbatzak San Mielak eta Ander Deunaren jaiak bertan behera uztea osasun krisia dela eta. Arduraz jokatzeko dei egin die herritarrei.
Ormaiztegin ere ez dute jairik izango aurten. Covid19ak eragindako osasun krisia dela eta, herriko San Miel eta Ander Deunaren jaiak bertan behera uztea erabaki du Ormaiztegiko Udalak. Irailaren 29an ospatzekoa zen San Miel eguna, eta azaro bukaeran Ander Deunaren jaia. Ez dituzte ospatuko, ez bata eta ez bestea.
Astelehenean egindako osoko bilkuran hartu zuen erabakia udalak, eta udalbatzak dei egin die herritarrei “egoerak merezi duen arduraz jokatzeko eta herrian kalte handiagoak saihesteko”.