Presoen aldeko martxa egingo dute ostiralean, Bideluzetik
Beasaingo herriguneko kaleetan egingo dute protesta, presoen egoera salatzeko. Sareren ekimenarekin bat eginez, urriaren 3an Usurbera igoko dira.
Presoen aldeko kontzentrazio ibiltaria egingo dute etzi, ostiralarekin. 19:30ean elkartuko dira Bideluze plazan eta herriguneko kaleak zeharkatuko dituzte presoei babesa adierazteko. Halaber, Sareren ekimenarekin bat eginez, urriaren 3an Usurbera igoko dira. 09:00etan irtengo dira, tren geltokitik. Izena www.650tontor.sare.eus webgunean eman behar da. Asmoa Euskal Herriko 650 tontor nagusienetara igotzea da.