Txapagain pilota eskola urrian hasiko da entrenamenduekin
Bihar 18:00etan bilera egingo da Barrena Kultur Etxean
ORDIZIA // Txapagain pilota eskolak 2020-2021 ikasturteko entrenamenduak urrian hasiko ditu. Benjamin kategoriatik hasi eta gorakoentzat izango dira. Entrenamenduetako ordutegiei, protokoloei eta gainontzeko zehaztasunei buruz hitz egiteko gurasoentzat bilera egingo da, bihar, osteguna, Barrena Kultur Etxean, 18:00etan.