'Losers' ikusteko saio berriak, igandean eta astelehenean
IDIAZABAL // Irailaren 20an izatekoa zen Losers antzezlana bertan behera geratu zen arazo akustikoak zirela eta. Sarrera zutenek saio berriak izango dituzte, datorren igandean eta astelehenean, urriaren 4a eta 5a. Guraso Elkartean izango dira, egunean bi saio: 18:30ean eta 20:30ean. Saioa aukeratzeko izena eman behar dute ikusleek herriko liburutegian.













