Euskaraldian izena emateko mahaiak eta egunak Olaberrian
OLABERRIA // Olaberrian ostiralean hasi ziren Euskaraldirako izenak hartzen. Herri gunean ostegunean (azaroaren 19an), ostiraletan (13an) eta igandeetan (1ean eta 15ean) egongo dira, lehen bi kasuetan 18:30-20:00 tartean, eta igandeetan 12:00-13:30. Eskola irteeran ere jarriko dute mahaia, 30ean, eta Ihurren ere bai (28an eta azaroaren 4an, 17:00-18:30 bitartean).













