Tri-Antzar korrikalariek 'Movember'-en desafioa hartu dute Lazkaon
Beste urtebetez, Lazkaoko Tri-Antzar korrikalari taldeak bat egin du Movember mugimenduko Goierriko Moherri ekimenarekin. Gizonezkoen minbizia eta osasun gaiez kontzientzia pizteko helburua du, prebentzioa eta osasun azterketen garrantzia azaleratuz.
Erronka bat bota du Tri-Antzarrek. Banaka edo taldeka, igeri, lasterketa, txirrinduan edo mendian kirola egiten duten herritarrek parte hartu ahalko dute, Moherri-rentzat dirua emanda.
Euro batzuk, distantziako
Igeri egindako 1.000 metroko euro bat ematea, edo txirrinduan ordu eta erdiko, korrika 40 minutuko eta mendian bi orduko bueltako, da desafioa. Kirolariko euroaz gain, taldeak beste bat jarriko du.
Kiroldegian izena eman behar da, eta kirol saioa egindako bakoitzean, txanpona kutxan sartu. Azaroaren azkenera arte da.












