Ruben Zubikoa salmonidoen euli arrantzako Espainiako txapelketan
Bigarren postuan sailkatu da zegamarra, Nafarroako selekzioarekin batera.
Salmonidoen Euli-arrantzako Autonomia Erkidegoetako Selekzioen IV. Espainiako Txapelketa, Gipuzkoako Araxes eta Leitzaran ibaietan jokatu zen pasa den astean, urriaren 8tik 11ra, bikotekako modalitatean. Ruben Zubikoa zegamarrak, Nafarroako selekzioarekin batera hartu du parte txapelketan, eta bigarren sailkatu da.
Txapelketa hau Espainiako Pesca eta Casting Federazioak (FEPyC) antolatzen du, Euskadiko Arrantza eta Casting Federazioarekin lankidetzan, eta modalitate honetako estatuko bikote onenak bildu ditu.













