Asteburuan egingo dute atzeratutako 'Bordak' proiektua
ATAUN // Atari Kultura Arkitektonikoa elkarteak larunbatean eta igandean gauzatuko du Ataunen urri bukaeran egitekoa zuen Bordak egitasmoko jarduera bat. Olaluzeaga inguruan, 08:00etan hasita, bi eguneko tailer bat izango da. Auzolanean borda edo aterpe eraikin bat altxatuko dute, Artimaña estudio donostiarrak gidatuta. Aldi baterako egongo da, eta jendearengan espazioaren kontzeptua aldaraztea da helburua.












