Olaberrian hasi da zerbitzua ematen autobus linea berria
OLABERRIA // Herenegun hasi zen martxan Olaberrian autobusaren garraio zerbitzuko G003 linea berria. Herriko mugikortasuna hobetzeko udalak bultzatutako prozesuaren ondoren, zenbait proposamen ontzat eman ditu aldundiak. Hiru dira aldaketa nagusiak: Beasain-Olaberria-Lazkao ibilbidean 09:00etan aterako den autobusa erantsi da; kontrako norantzan eguerdiko hiru autobusen ordez bakarra aterako da (14:05ean); eta larunbat-igandeetan hiru autobus ibiliko dira, bi bideetan.













