Astelehenean bilduko dira berriz pentsiodunak
GOIERRI // Izurriteagatik azaroan hileroko elkarretaratzerik egin ez bazuten ere, abendukoa burutuko dute Goierriko Pentsiodunak taldekoek. Lazkaoko plazan elkartuko dira, abenduaren 14an, 11:00etan. Pentsio, osasungintza eta zerbitzu publikoak eta duinak eskatuko dituzte, baita 1.080 euroko gutxieneko ordainsaria ere. COVIDagatik hildako kideei eta senitartekoei elkartasuna ere adieraziko diete.













