Balkanetako gerran girotutako eleberria, Zaldibian irakurleek
ZALDIBIA // Zaldibiako Irakurle Taldeak bihar egingo du bi hilean behingo solasaldia, Karmele Etxabek gidatuta. Slavenka Drakulic kroaziarrak idatzitako eta Amaia Apaulazak euskaratutako Han ez banengo bezala eleberria izango dute hizpide. Feminismoa, komunismoa eta postkomunismoa jorratzen ditu; «ez du inor epel uzten», diote irakurleek. Solasaldia Karreaneko ganbaran da, bihar 19:00etan.













