'Esnatu naiz' kabareta Ordiziara ere iritsiko da gaur
ORDIZIA // Goierriko antzoki desberdinetan emanaldiak egin ondoren, Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabaretaren saioa izango da gaur 19:00etan, Ordiziako Herri Antzokian. Edukiera mugatua izango denez aldez aurretik gonbidapenak eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako, Barrena Kultur Etxera joan beharko da.













