Santamariaren omenezko ekitaldiak, bertan behera
ZUMARRAGA // Antolatzaileek Anabel Santamariaren omenezko ekitaldiak bertan behera uztea erabaki dute, koronabirusa dela eta. Gaur neurologo batek hitzaldia egin behar zuen eta hilaren 28an eskubaloi txapelketa jokatu behar zen. Ekitaldi hauek datorren urtean antolatuko dituztela aurreratu dute. Anabel Santamariaren omenezko ekitaldiak endekapenezko gaixotasunen ikerketa bultzatzeko antolatzen dira.













