Pirritx, Porrotx eta Marimotots, urtarrilean Urretxun
URRETXU // Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak ikuskizuna aurkeztuko dute urtarrilaren 24an Ederrena pilotalekuan. Ikuskizun hau Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatu dute. Sarrerak urtarrilaren 18tik 24ra salduko dira, 7 euroan, Urretxuko kultur etxean eta frontoian. 2020ko abonamendua dutenek tokia izango dute.













