Ataungo Etxeratek denda jarriko du San Martinen
ATAUN // Festetan txosnarik, otordurik edo beste ekitaldirik antolatu ezin izan denez, Ataungo Etxeratek denda jarriko du Eguberrietan, San Martingo plazan, ordezko diru iturri. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara irekiko dute; asteburu eta jaiegunetan, 10:30etik 13:00etara. Edaria, janaria eta materiala salduko dute, eta etxera banatu asko denean. Eskariak Whatsappez egin litezke, iluntzeetan (620 32 62 89).













