EH Bilduk zorte ona opa die Artolari eta Aldasorori erronka berrian
Beasaingo EH Bilduk zorterik onena opa zien Artolari eta Aldasorori euren jardun berrietan.
Pertsona «arduratsua» dela esan zion Nerea Manzisidor bozeramaileak Artolak karguari zin egin ostean emandako erantzunean, eta desadostasunak izango dituztela ukatu ez zuen arren, elkarrekin konpontzen jakingo dutela iragarri zion. Manzisidorrek aitortu zuen asko poztu zela alkatea emakumea izango zela jakitean. «Ez da kasualitatea. Hiru bozeramaileak emakumeak gara. Ahalduntze pauso bat da, aurrera pauso bat». Garrantzitsua dela azpmarratu zuen. Aldasorori agintaldian izandako jarrera egokia aitortu zioten. Legebiltzarretik ere Beasainen alde lan egiteko eskatu zioten eta euskararen ezagutzaren eta erabileraren aldeko politikak sustatzeko.













