Ordizia Rugby Elkarteak zozketa errepikatuko du
ORDIZIA// Gabonetako errifaren zozketan lehen eta bigarren sariak saldu gabe gelditu direnez, Ordizia Rugby Elkarteak beste zozketa bat egingo du abenduaren 29an, 11:00etan, notario aurrean. Horregatik, erositako txartelak ez botatzea eskatu du errugbi elkarteak, horietatik aterako baita saskiaren irabazlea.
Saritutako zenbakia prentsan eta klubeko kanal ofizialetan jakinaraziko dute.













